Baliabideak

Batzar Aretoa

Olaso Dorrearen Ganbara 60 lagunentzako aforoa duen batzar-aretoa da gaur egun, ikus-entzunezko eta bat-bateko itzulpen teknologiaz hornitua.

Bilera Gela

10 lagunentzako ongi hornitutako bilkura gela.

Artxibategia

Olaso Dorrea Fundazioa ondare dokumental eta bibliografiko garrantzitsu baten jabea da.

Georges Lacombe Ondarea
• Artxiboa. Edukia: Europako euskalari nagusien artxiboak (Bonaparte, Uhlenbeck, Van Eys, Dodgson, Vinson…)
• Biblioteka. Edukia: XVI.-XVII.-XVIII. mendeetako euskal literaturako liburu garrantzitsuenak. Historia liburu esanguratsuak, gehienak Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik (Lancre, Oihenart, Xaho, Diharce de Bidassouet, Cenac Moncaut, etab.)

 

Olasoko Ondarea
• Olasoko Artxiboa, bi zatitan banatuta:
Artxibo historikoa I. XV.-XX. mendeak.
• Olaso Jauregiko Funtsa
Artxibo historikoa II. XX. mendeko Artxiboa.
• Olaso Jauregiko Funtsa
• Telesforo Monzon-Josefa Ganuza Funtsa
• Isidro Monzon Funtsa
• Argazki Funtsa
• Olasoko Biblioteka

 

Eskuratutako Ondare dokumentalak
• Anai Artea Funtsa
• Aita Larzabal Funtsa (P. Xarritonek ekarria)

Agiritegiaren kontsulta:

 

Ikertzailea bazara eta Olaso Dorreko Funtseko agirien inguruko informaziorik behar baduzu, bete itzazu honako bi galdetegi hauek eta bidali honako helbidera:
Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

 

  • DOKUMENTAZIO ESKAERA
  • OLASO DORREA FUNDAZIOAREN MATERIALA KOPIATZEKO ESKAERA

 

Agiriak eman nahi ditut:

 

Olaso Dorrea Fundazioari agiriak eta funtsak eskaini nahi badizkiozu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo posta elektronikora edo helbidera idatziz edo ondorengo telefonora dei eginez.

Ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.






    Batzar Aretoa

    Olaso Dorrearen Ganbara 60 lagunentzako aforoa duen batzar-aretoa da gaur egun, ikus-entzunezko eta bat-bateko itzulpen teknologiaz hornitua.

    Bilera Gela

    10 lagunentzako ongi hornitutako bilkura gela.