Bisita gidatuak

Ezagutu Olaso Dorrea barrutik

Martxoaren 13tik aurrera bisita gidatuak antolatuko dira Olaso dorretxera, eta barrutik ezagutu ahal izango duzu, baita berton dauden artelanak, altzari zaharrak eta gordetzen dituen dokumentuak ere. Hementxe aurkituko duzu izena emateko lotura.

bisitak 1

Olaso Dorrea Fundazioaren asmoa da bere ondarea ezagutzera ematea, dorretxea Bergararrei eta bisitariei irekiaz, eta horrela, Telesforo Monzonen nahiari erantzunaz.

Bergarako Udalak  turismoa eta kultura herrian  bultzatzeko duen asmoarekin  bat egiten duen egitasmoa da hau, herri honek duen ondarea ahal den heinean erakusgai jarriaz eta bisitatzeko aukera eskainiz.

Horri jarraikiz,  Laboratorium museoa ikusteko aukerarekin batera Olaso Dorretxean bisita gidatua ere egiteko aukera egongo da hemendik aurrera.

Bisita udalaren kanal turistiko eta kulturalen parte izango da eta kanal hauen bidez emango da izena, hain zuzen:

Telefonoz: (0034) 943 769003

Hilean hiru bisita  egongo dira (2 euskaraz eta 1 gazteleraz), 2021eko Martxoaren 13tik aurrera. 

Iraupena ordu t´erdi ingurukoa  da eta taldeak gehienez 12 pertsonakoak izango dira.


Notice: Undefined variable: single in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290

Notice: Undefined variable: page in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290