Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilduma

Ezagutu Monzon-Olaso Etxe-Museoaren testu eta dokumentuak “Euskadiko Artxibo Historikoan”

“Euskadiko Artxibo Historikoan” daude jada ikusgai Monzon-Olaso Etxe-Museoan gordetak dauden hainbat testu eta dokumentu esanguratsuak. Jarraitu orri honetan aurkituko dituzun jarraibideak eta erraz sartu ahal izango zara.

Behekaldean “Euskadiko Artxibo Historikoa” online artxiboan Monzon-Olaso Etxe-Museoaren bildumaren hainbat testu eta dokumentu aurkitu eta esploratzeko jarraibideak topatuko dituzu.

Beheraino joanda, jarraibide guztien ondoren, bertara zuzenean joateko botoia topatuko duzu.

“Bilatu jatorriaren arabera” jartzen duen botoian sakatu eta BADATOR JATORRIAREN BILATZAILEAren atalean sartuko zara.

Artxibo guztien zerrenda panela agertuko zaizu. Beherantz joan eta beheko eskumaldean (alfabetoaren ordena jarraituz) “Olaso Dorrea Fundazioa” topatuko duzu.

Laukitxoa markatu eta berriro goruntz abiatu.

“ONARTU” botoia sakatu.

Horren ondoren berriro BADATOR JATORRIAREN BILATZAILERA eramango zaitu orriak. Orain berton “BILATU” botoia sakatu behar duzu.

Orrialde honetan gure artxiboaren testu eta dokumentu guztiak topatuko dituzu berton dauden abigazio tresnak erabiliz.