Fundatzaileak

Etxea Euskal Herriari eta Bergarari nahi diot utzi. Biblioteka eta artxiboa ere baditut. Hoiekin guztiekin eta jendeak emango duenarekin «fundaziño» bat nahi dut egin, eta hori bergararrentzat eta Euskal Herriarentzat izatea nahi dut”.

Telesforo Monzon

Mª Dolores Monzon Ortiz de Urruela

1901. urtean jaio zen, Telesforo baino 3 urte zaharragoa zen. Ahizpa bikia izan zuen, Maria Angeles, baina hau 14 urte zituela hil zen Gasteizen. Erbestera jo behar izan zuen gerraostean, eta Donibane Lohizunen bizi izan zen amarekin; ardura nagusia ama zaintzea izan zuen, Francisca ahizparekin batera. Oinordekorik utzi gabe hil zen.

Maria Josefa Ganuza Lardizabal

Nortasun handiko emakumea, 1935eko martxoaren 24an ezkondu zen Aretxabaletan Telesforo Monzonekin; lehengusu txikiak ziren. Telesforo eta Josefa banaezinak ziren, Telesforo non, han zen Maria Josefa. Familia baserri-jabe batekoa, Bargotan, Vianan, Bidanian eta Goiatzen zituzten, besteak beste, finka mordoa. Frantsesez eta ingelesez mintzo zen Ingalaterran eman baitzuen denboraldi bat gaztetan ikastetxe batean, ingelesa ikasten. Madrilera joan zen bizitzera Monzonekin, senarra parlamentari izendatu zutenean. Ondoren, Monzonekin, Bilbora joan zen gerra garaian, eta handik, erbestera. Iparraldea, Paris, Brusela, Bartzelona, Frantzia, Mexiko eta AEB barna ibili zen, eta berriro Iparraldera, Donibane Lohizunera itzuli zen 1946an. Telesfororekin batera bueltatu zen Bergarara. 2002ko maiatzaren 10ean hil zen Donostian.

Isidro Monzon Ortiz de Urruela

1906ko urtarrilaren 30ean jaio zen Olaso Dorrean. Gasteizen hasi zituen ikasketak, Madrilen jarraitu zituen Matematika ikasten, eta Bruselako Arkitekturako Errege Akademian amaitu zituen. 1936an diplomatu zen. 1936ko uztailean, altxamendu militar faxista gertatu zenean, Isidro Monzon Eusko Gudarostean sartu zen Intxortako frontean (Elgeta) kapitain gisa borrokatzeko, eta gerra-zulatzaileen komandante gisa amaitu zuen. “Galdu beharrean geunden. Ez zegoen zentzu profesionalik, balioa eta energia genuen opari egiteko adina, baina horrekin ez zen nahikoa”, adierazi zuen bere garaian. Venezuelan erbesteratutako lehen euskaldunetako bat izan zen, gerran porrot egin eta El Havren 82 lagunekin ontziratu ondoren. Afrikan hegazkinlari, abangoardia artistikoekin edo Europako errege-etxeekin lotuta, poeta, arkitekto, Argalaren lagun eta isil-mandataria izan zen. Venezuelan, Hermanos Gómezek garatutako euskal arkitekturan oinarritutako eraikinak eraiki zituen, Lapurdiko etxeetan oinarrituta, bai eta eraikin handiak ere. Táchira Estatuko presidenteak 1939an kontratatu zuen arkitektoa izan zen San Kristobaleko Arte eta Lanbide Eskola diseinatu eta eraikitzeko. Ameriketatik itzuli zenean, Donibane Lohizunen finkatu zen. Han arkitektura-bulego bat ireki zuen, eta handik eraikin berriak proiektatu zituen, batez ere finkak edo txaletak. 1970-1985 bitartean, familia bakarreko hogeita hamar bat etxebizitza eraiki ziren Sararen eta kostaldearen artean, eta Iparraldeko arkitekturaren benetako berrikuntza izan zen. Monzon estiloak “berehalako arrakasta” lortu zuen klase aberatsenen artean. Larrun mendiaren hegaletako artzain-bordek arkitektoaren eraikuntzak inspiratu zituzten; eraikinak  paisaian erabat integratuta daude. Landa-paisaiak merezi duen babesa ozta-ozta ikusten zen garai hartan, Isidro Monzon aitzindaritzat jo dezakegu bere estiloan. Francoren diktadura amaitu zenean itzuli zen Bergarara. Baionako Ospitalean hil zen, 1990eko maiatzaren 15ean.


Notice: Undefined variable: single in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290

Notice: Undefined variable: page in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290