Historia

Gure historia

Olaso Dorrea 1494. urtean Bartolome Ruiz Olaso Gamboak eta Bergarako Juaniza Rezabalek fundatu eta eraiki zuten, elkarrekin ezkondu ondoren. XIV. mendearen lehen herenerako, Rui Perez Gamboa Olaso Orubeko jauna zen.

1787. urtetik aurrera, Monzondarrak bertan bizi izan ziren. Urte hartan, Maria Merced Olaso Abaria 1764. urtean Iruñean jaio zen Tadeo Luis Monzonekin ezkondu zen. Hortik aurrera, Monzon Olaso leinua dorretxean bizi izan zen.

Torre_Olaso-koloreztatuta

Bergarako alde zaharrean kokatzen den dorre boteretsu eta indartsu bat da. Harriz eraikitako bi gorputzeko eraikina dugu, alde batetik, dorretxe itxurako eraikina eta, bestetik, lauki zuzen tankerako beste eraikuntza. Eraikuntza deigarria da, teilatuaren eta fatxaden alboetan dituen zilindro itxurako elementuengatik. Olaso Dorrearen alboetan teilatua gainditzen duten garitoiek koroatzen dute eraikina.

Bi blokeak (dorrea eta lauki zuzena) material berdinez eraiki ziren. Horrek garai berekoak izan daitezkeela adierazten digu. Hiru solairuko blokeak dira biak, eta dorreak laugarren solairu bat du. Leihoek ez diote patroi jakin bati jarraitzen, beraz, barrualdean egin diren berrikuntzek leihoak irekitzeko beharra egon zela esaten digute. Errenazimendu garaiko dekorazio-elementuak mantentzen ditu oraindik Olaso Dorreak.

Dorrearen teilatu-hegala estilo barrokoan landuta dago. XVII. mendeko taila da, eta bertan “M satissima conzebida sin mancha de pecado original. Amen” esaldia irakur daiteke.

Olaso Dorrea, Euskal Ilustrazioaren jaioleku

 

Peñafloridako konde Xabier Maria Munibek bultzatuta, Olaso Dorrean egin zen Euskalerriko Adiskideen Elkartearen lehen bilera, 1764an. Azkoitiko Insausti jauregian lehenagotik egiten ziren solasaldien segida gisa sortu zen Elkartea. Elkartearen helburua “Euskal Herriak Zientziekiko, Arte eta Letra Ederrekiko duen joera eta zaletasuna lantzea, ohiturak zuzendu eta fintzea eta euskaldunen arteko batasuna gehiago sustatzea” izan zen. Elkartearen lehenengo ekintza garrantzitsuenetako bat Bergarako Errege Mintegia sortzea izan zen 1776an, eta ikerketaren eta irakaskuntzaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian. 1778an, kimika-laborategi bat ireki zuten. Laborategi hartan, Juan Jose eta Fausto Elhuyarren lanari esker, metal berri bat isolatzea lortu zuten, 1783an: wolframioa. Kimikako eta metalurgia arloko izen handiko zientzialari eta irakasleak kontratatu zituzten Mintegian (besteak beste, Chabaneau fisikaria, Proust kimikaria eta Thunborg minerologoa). Elkarteko kide batzuk atzerrira bidali zituzten ikastera, gero Mintegian irakasle izan zitezen. Mintegia erreferentzia izan zen nazioartean, eta hainbat lekutako ikasleek bertan ikasi zuten.
Tradizio horri jarraikiz, Olaso Dorrea egun, Jakiunde – Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren egoitza da.

TELESFORO MONZON ZURBANO c.1866 n.1826

Telesforo Monzon Zurbano

Olaso Dorrea, Telesforo Monzon Zurbanoren jaiotetxea ere izan zen. Aitarik gabeko umezurtza (1827ko otsailaren 8an jaio zen), José María Monzón eta Olaso zuen aita (Tadeo Monzon eta Maria Mercedes Olasoren semea zena), eta oso gaztetatik, harreman estua izan zuen María Antonia Zurbano Michelena amarekin. Ama Madrilera joan zen semearekin bizitzera unibertsitate-ikasketen zati batean (1845-1846, 1850-1853). Aita pontekoak José María Zurbano eta María Luisa de Monzón osaba-izebak izan ziren, Esteban Zurbano Monzón diputatuaren gurasoak. María Lardizábal Altunarekin ezkonduta zegoen. Gerra Karlistan Baionan egon zen, gerrako hondamendietatik ihes egiteko. 1845ean Unibertsitate Zentraleko jurisprudentziako lehen urtean matrikulatu zen, eta 1853an doktoratu zen. Parlamentuko hitzaldi batean, Joaquín Agirreren ikaslea izan zela esan zuen. 1854an, hirugarren alderdiak diputatu nagusi hautatu zuen, eta 1858an, jardunean zegoen diputatu nagusi. Bergarako alkatea eta Gipuzkoako Institutu Probintzialeko eta Bergarako Errege Mintegiko zuzendaria izan zen. 1854ko Legebiltzar Konstituziogilerako Gipuzkoak hautatutako parlamentarioa izan zen. . Bere sarrera hitzaldian adierazi zuenez, hautaketara aurkeztera bultzatu zuen arrazoietako bat izan zen Legebiltzarrak auzi erlijiosoari helduko ziola. 1875ean, Gipuzkoako berrogeita hamar jabe handienetako bat zen.

Bizente Monzon Lardizabal

1860. urtean jaio zen Olaso Dorrean, eta 1913. urtean Donibane Lohizunen zendu zen. Zuzenbidea ikas zuen Valladoliden eta Zaragozan. Concha Ortiz de Urruelarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten.
Literaturaz eta musikaz maiteminduta, ipuinak, koadro kostunbristak eta zenbait literatura-lan idatzi zituen, eta Euskalerria aldizkariko kolaboratzaile gisa aritu zen. Musikaren alorrean, txisturako hainbat konposizio idatzi zituen, orain arte ezagutzen ez zirenak. Ezagutzen ditugunak, besteak beste, Bendita sea tu pureza, ahots mistoetarako eta organorako prestatua, eta El borracho burlado liburuxkarako tonadilla konposatua dira. Bizentek jaso eta zabaldu zuen ere El minueto de Monz—n izeneko lana, 1910ean berak pianorako bertsioan argitaratua, Un minuŽ de tamboril (Revista Internacional de Estudios Vascos, IV. liburukia, 17. or., 1910) artikulua ilustratzeko. Melodia horren autore anonimoa da, eta Monzonek jaso zuen Bergaran. Gero, JosŽ Mar’a Gonz‡lez Bastidak gehitutako silbote-ahotsarekin eta Isidro Ansorenak gehitutako danbolinaren eta atabalaren erritmoarekin zabaldu zuen.

Politika arloan ere jardun zuen. 1892an, Gipuzkoako Diputatu Probintzial hautatu zuten, alderdi integristaren izenean. Foruzale eta Euskal Herria tradizionalaren oso aldeko agertu zen, Euskal-Erria aldizkarian 1894ko Zazpiak bat artikuluan azaldu zen bezala. Euskalduna aldizkarian ere idatzi zuen.

Dorretxea frankisten esku

Monzon Olaso familiak altxamendu faxistaren ondorioak pairatu zituen. 1936ko irailaren 13an, Defentsa Nazionaleko Juntaren 108 dekretua argitaratu zen. Dekretuak altxamenduaren aurka jarri ziren pertsona zein alderdien ondasunen inkautaziora deitu zuen. Horretarako, Ondasunen inkautaziorako komisio zentral bat eta probintzia-komisioak eratu zituzten. 1937-39 artean, Gipuzkoan 2.481 espediente izapidetu ziren, eta 7 milioi pezeta inkautatu, guztira. Horrekin batera, 1973 higiezin interbenitu ziren. Horietako bat Olaso Dorrea izan zen. Dorrean Sindikatu bertikala, JONS erakunde falangista eta Zirkulu Karlista kokatu ziren. Dorretxeko hainbat altzari, gainera, hartu eta Donostiako Aieteko Jauregira eraman zituzten, Francok udak igaro ohi zituen jauregira, hainbat argazkik egiaztatu zuten bezala. Dorretxeko hainbat altzarik inkautazio zigilua dute itsatsita oraindik. Francoren heriotza ostean, ondasunak berreskuratu ziren.

Georges-Lacombe

Olaso Dorrea eta Euskaltzaindiaren sortzaile Georges Lacomberen Funtsa

Georges Lacombe (1879-1947), euskalgintzaren «urrezko aroa» deitu litekeenean kokatu behar da, alegia, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. Sasoi horretan sortu zen RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos, 1907), eta geroago, Euskaltzaindia (1919).

Beraz, Lacombe ondokoen garaikide, adiskide eta lankidea izan zen: Resurrección Maria Azkue, Arturo Campion, Julio Urkixo, Koldo Eleizalde, Piarres Broussain, Hugo Schuchardt…
Euskaltzain osoa izan zen, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat, eta Akademiaren bibliotekari akademikoa. RIEVeko idazkaria ere izan zen. Pariseko Sorbonan ikasi zuen. Haren heriotzaren ostean (Paris 1947), Telesforo Monzonek Lacomberen funtsa eskuratzea lortu zuen.

2008ko otsailaren 13an, Euskaltzaindiak eta Bergarako Olaso Dorrea Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenari esker, Olaso Dorrea Fundazioaren ondare bibliografiko eta artxibistikoaren zati bat Euskaltzaindiaren egoitzan gordetzen da, Azkue bibliotekan. Gogoan izan behar dugu, halaber, Telesforo Monzon euskaltzain urgazlea izendatu zutela 1966ean.
Euskararen ikuspuntutik abiatuta, Georges Lacomberen bilduma (Olaso Dorrea Sorrerakundearen jabetzapekoa dena eta orain Euskaltzaindiko egoitzara eraman dena) bilduma inportanteenetakoa da Euskal Herrian. Lacomberen bibliotekaren katalogoak, guztira, 1.930 sarrera ditu (liburu eta liburuxkak), horietatik 853 euskaraz, eta horietatik 74 XVI., XVII. eta XVIII. mendekoak.
Katalogo osoa Internet bidez kontsulta daiteke, Euskaltzaindiaren webgunean.

 

Bestalde, euskararen ikuspuntutik oso garrantzitsua bada ere, historia aldetik ere bilduma ederra du, hainbat liburu aipagarrirekin.

Lacombe Bibliotekako liburu aipagarrienak

EUSKAL LITERATURA

 

  • Biblia. I.B. Euskara –LEIZARRAGA 2 aleIesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria – Rochellan: Pierre Hautin, 1571Itzultzailearen izena argitalpenaren barrutik jasoa: Ioannes Leiçarraga Berascoizcoa
  • Bizkaierazko katixima Ezagutzen den ale bakarraViva Iesus: y sea para honra, y gloria suya este compendio, ò suma breve de la Doctrina Christiana – [ S.l.: s.n. ], [ 1660 ][ 18 ] orr.; 8-rena (15 cm)
  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16–?)[ Manual debozionezkoa ]Manual devotionezcoa: edo ezperen, oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, escarazco versutan eguiña, eta guztia bi partetan berecia… – Bordelen: Guillen Millanges, Erreguearen imprimat çaillearenean, 1627
  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16–?)[ Noelak ]Noelac eta berce canta spiritual berriac: Jesus Christoren biciaren misterio principalen gañean eta sainduen ohoretan besta burueracotz / Joannes Etcheberri Doctor Teologoac eguiñac. – [ Bordelen : G. Millanges ], [ 1630 edo 1631 ]
  • Etxeberri, Joanes (Ziburukoa) (ca. 1580- 16–?)[ Elizara erabiltzeko liburua ]Elicara erabiltceco liburua / Ioannes Etcheberri dotor theologoac eguiña… – Bordelen: I. Mongiron Milanges … imprimatçaillebaithan, 1665
  • Haranburu, Joanes (O.F.M.)Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia: Virginaren debocinoa marinalena eta San Francelen heren Ordena, berce anhitz debocinozco othoitcequin guiristinoen probetchutan gucia trabaillatua. – Bordelen: P. de la Court … baithan, [ 1642? ]
  • Axular, Pedro (1556-1644)[ Guero ]Guero: bi partetan partitua eta berecia, lehenbicicoan emaitenda, aditcera, cenbat calte eguiten duen, luçamendutan ibiltceac, eguitecoen gueroco utzteac, bigarrenean quidatcenda, eta aitcinatcen, luçamenduac utciric, bera hala, bere eguin bideari, lothu nahi çaicana / escritura saindutic, eliçaco doctor etaric eta liburu debocinozco etaric Axular Saraco errotorac vildua. – Bordelen: G. Milanges … imprimaçaillea baithan, 1643
  • Richelieu, Armand Jean Du Plessis, Duc de, Kardinala[ Instruction du chrestien. Euskara ]Guiristinoaren dotrina / … Cardinal Duke de Richelieuc eguina; Silvain Pouureau apeçac escaraz emana. – Parisen: chez Iean Roger …, 1656
  • Tartas, Jean (1610- ?)[ Arima penitentaren okupazione debotoak ]Arima penitentaren occupatione devotaq: orationia, barura eta amoyna / Iuan de Tartas Arueco Retoraz eguinac. – Orthecen: Iacques Rouyer … baitan, 1672
  • Imitatio Christi. EuskaraJesu-Christoren imitacionea / d’Arambillaga apheçac escaraz emana; hiru garren liburua. – Bayonan: Antonio Fauvet, 1684235 orr.; 22 cm
  • Gazteluzar, Bernard (S.I.) (1619-1701)[ Egia katolikoak ] Eguia catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac / Bernard Gateluçar Jesus-en Compaigñiaco aitac escaldunen favoretan façoiñ huntan moldatuac. – Pauen: Ioannes Desparatz … imprimatçaillea baithan, 1686
  • Voltoire[ Tresora ]Tresor des trois langues: françoise, espagnole et basque…: avec un mémoire en espagnol et françois compose’ de toutes fortes de Mots trés-curieux & necessaires à sçavoir, aux studieux & amateurs des susdites langues. – A Bayonne: chez Paul Fauvet …, [ 1684? ]
  • Materre, Esteve (O.F.M.) (17. m.)Bouqueta lore divinoena bereciac eta Duronea apeçac T. P. S. V. Aita Materren liburuari emendatuac: iduquicen dituelaric asthe guztico egunetaco officioac ungui confessaceco eta errecibitceco molde eder batequin, behiereco kalendarioarequin. – Bayonan: Piares Dussarrat … baithan, [ 1693 ]
  • Belapeyre, Athanase (XVII.m.)[ Katixima laburra ]Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco / Çuberoa herrico uscaldunen eguina, Athanase Belapeyre hanco, jaun officialaz, eta Sorhoëtaco erretoraz; lehen [ -bigarren ] partia. – Pauven: Jerôme Dupoux, imprimaçaliaz eguina, 1696
  • Elizalde, Francisco (S.I.)Apezendaco dotrina christiana uscaras: apecec eta leitcen daquitenec eracusteco, eta explicatceco uscaldun puro leitcen estaquitenei, aiec aitus, eta memorias icasteco / eguindu Jesusen Compañiaco erreligioso erretore missionero … Francisco Elizaldec. – Iruñan: Alfonso Burguere alargunaren echean: eta salcen da Hospital Generalean, 1735

 

HISTORIA

 

  • Poza, Lizentziatua (ca. 1530-1595)[ De la antigua lengua ]De la antigua lengua, poblaciones, y comarcas de las Españas: en que de paso se tocan algunas cosas de Cantabria / compuesto por el Licenciado Andrés de Poça … – Impresso en Bilbao: por Mathias Mares …, 1587
  • Etxabe, Baltasar (1548-1620?)Discursos de la antiguedad de la lengua cantabra bascongada / compuestos por Balthasar de Echave … – En Mexico: en la Emprenta de Henrrico Martinez, 1607
  • Favyn, AndréHistoire de Navarre: contenant l’origine, les vies et conquestes de ses roys, depuis leur commencement iusques a present … / par Andre Favyn … – A Paris: chez Laurent Sonnius …: chez Pierre Mettayer …: chez Pierre Cheuallier …, 1612
  • L’Ancre, Pierre de (15..-1630?)[ Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons ]Tableau de l’inconstance des mauuais anges et démons: où il est amplement traité des sorciers et de la sorcellerie … / par Pierre de Lancre …; reueu, corrigé et augmenté de plusiers nouuelles obseruacions … – A Paris: chez Nicolas Buon …, 1613
  • Dadin de Hauteserre, AntoineRerum Aquitanicarum libri quinque: in quibus vetus Aquitania illustratur / auctore Ant. Dadino Alteserra. – Tolosae: apud Arnaldum Colomerium …, 1648
  • Oihenart, Arnaut (1592-1667)[ Notitia utriusque Vasconiae ]Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae: qua, praeter situm regionis at alia scitû digna, Nauarrae Regum Caeterarumque, in iis, insignium vetustate & dignitate familiarum stemmata ex probatis authoribus & vetustis monumentis exhibentur, acceddunt catalogi pontificum Vasconiae Aquitaniae hactenus editis pleniores / authore Arnaldo Oihenarto … – Parisiis: sumptibus Sebastiani Cramoisy …, 1638
  • Nafarroa Behereko Foruak eta Kostumak (1611)Los Fors et Costumas deu Royaume de Navarre Deça-Ports avec L’estil et aranzel dudit Royaume. – A Pau: per Isaac Desbbaratz …, [ 1722 eta 1726 bitartean ]
  • Lapurdiko Kostumak, 1514Les coutumes generales gardées et observées au Païs & bailliage de Labourt, & ressort d’icelui. – A Bordeaux: chez Guillaume Boude-“Boe” …, 1714
  • Faget de Baure, JacquesEssais historiques sur le Béarn / par Faget de Baure. – A Pari: chez Denugon …: chez Alexis Eymery, 1818
  • Diharce de Bidassouet, Pierre (j. 1765)Histoire des cantabres ou des premiers colons de toute l’Europe: avec celle des basques, leurs descendants directs, que existent encore, et leur langue asiatique-basque traduite, et réduite aux principes de la langue française. Tome premier / par l’Abbé d’Iharce de Bidassouet. – Paris: chez Jules Didot Ainé, 1825
  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)[ Voyage en Navarre. Alemana ]Reise in Navarra während des Aufstandes der Basken / Augustin Chaho; deutfsch von L. v. Alvensleben. – Grimma: Reimer’schen Buchdruckerei, 1836390 orr.; 19 cm
  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)Histoire des basques despuis leur établissement dans les Pyrénées Occidentales jusqu’à nos jours. – Bayonne, 18473 libk.; 24 cm
  • Xaho, Joseph Augustin (1811-1858)Philosophie des religions comparées / par Augustin Chaho. – 3ème éd. – Paris: [ s.n. ], 18482 libk.; 23 cmEdukia: T. Premier-Second
  • Cénac-Moncaut, Justin (1814-1871)Histoire des Pyrénées et des rapports internationaux de la France avec l’Espagne: depuis les temps les plus reculés jusqu’a nos jours: annales de la Catalogne, de l’Aragon, de la Navarre, du Pays Basque, du Béarn. T. 5ème / par M. Cénac Moncaut. – Paris: Amyot, 1855494 orr. ; 25 cm
  • Cénac-Moncaut, Justin (1814-1871)Voyage archéologique et historique dans le Pays Basque: le Labourd et le Guypuscoa / par M. Cénac Moncaut. – Tarbes: chez Th. Telmon; Paris: chez Didron, 1857116 orr.; 23 cm
  • Faure, HenryDe maritima veterum Hispainia: a Sacro Promontorio ad Pyrenaeos usque montes: addita maritimae Hispaniae tabula / thesim Claromontensi litterarum facultati proponebat H. Faure. – Molinis: apud Martial. PLace, 1870131 orr., or. [ 1 ] map. tol.; 23 cm
  • Desdevises du Dézert, GeorgesDon Carlos d’Aragon, Prince de Viane: étude sur l’Espagne du Nord au XVe siècle / thèse présentée à la Faculté des lettres de Paris par G. Desdevises du Dezert. – Paris: Armand Colin et Cie., 1889
  • 435 orr., or. [ 1 ] map.; 23 cm