2011. urtean hitzarmena sinatu zen Olaso Dorrea Fundazioaren eta Jakiunde – Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren artean. Hitzarmenaren ondorioz, Jakiundek bere egoitza nagusi eta iraunkorra du Bergarako Olaso Dorrean, eta urteko batzarra bertan burutzen du.
Olaso Dorrea Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena dute sinatuta Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoaren eta artxibistikoaren kontserbazioari begira, bai eta fundazioaren egoitzan dagoen artxibo historikoaren jabe izanik ondare hau gizarteratzeko eta ezagutarazteko ahaleginari begira ere.
Olaso Dorrea Fundazioak, eta Gizabidea Fundazioak Debagoiena 2030 proiektuaren sustapenerako hitzarmena sinatu zuten 2019. urtean.
Debagoiena 2030 etorkizuna jomugan duen ekimena da, askotariko herritarrak batu eta norabide partekatuan lanean jarri gura dituena. Herrigintza antolatua, erakunde publikoak, hezkuntza eragileak, enpresa pribatuak, kooperatibak zein herritarrak, lankidetza eta elkarlana bultzatzea du helburu. Etorkizuneko erronkei erantzun partekatuak emateko lankidetza sare bat ahalbidetzea da ekimenaren beste helburu nagusietako bat.
Une honetan, Debagoienako hainbat erakunde dira –Fagor, Ulma, Emun, Mondragon Unibertsitatea, Txatxilipurdi, Saiolan, Goiena, Debagoienako tokiko administrazio publikoa, Agirre Lehendakaria Center, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizabidea…–, helburu horiekin bat egiten dutenak, eta haren nahia da ahalik eta kolaborazio sare handi eta emankorrena sortzea.
Olaso Dorrea eta Euskadiko Filmategiaren artean buruturiko hitzarmen honen bidez, Monzon familiako azken oinordeko Isidro Monzonek utzitako ondare filmografiakoaren digitalizazioa burutu da. Filmak baldintza onetan gordetzeko, Euskadiko Filmategiaren egoitzan utzi dira, gordailuan.
2011. urtean Olaso Dorrea Fundazioak hitzarmena izenpetu zuen Kutxa Fundazioarekin Olaso Dorrea eraikina eraberritzeko, bere balio historikoa eta kulturala oinarri hartuz. 2012. urtean Kutxa Fundazioaren artelan bilduma bat Olaso Dorrean erakusketa moduan uzteko akordioa sinatu zuten. Artelan bilduma hori Olaso Dorreko ganbara aretoan kokatuta dago.
2008. urtean, Olaso Dorrea Fundazioak eta IRARGI Dokumentu Ondare Zentroak hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenaren baitan, IRARGIk bertako artxibo historikoa antolatu eta digitalizatu zuen, eta behin amaituta, egoitzara bueltatu zituen dokumentuak.
2006. urtean, Olaso Dorrea Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmenaren baitan bi erakundeek Telesforo Monzonen bizitza, lanak zein pentsamendu politikoa zabaltzeko konpromisoa hartu zuten, eta horretarako Olaso Dorrea saila sortu zuten. Sail horretan argitaratu dira Txema Urrutiaren Alcaldes en lucha eta I–aki Anasagastiren Ll‡mame Telesforo.
2020. urtean Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak Olaso Dorrea eraikina bera eta bertako ondarea herritarrei ireki eta ezagutarazteko borondatea azaldu zuten, Bergarako udala bertako herri ondarea eta historia ezagutarazi eta zabaltzeko egiten ari den ahaleginaren baitan. Horren harira, bi erakundeek Olaso Dorrea ezagutzeko bisita gidatuak antolatzeko hitzarmena sinatu zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere 2020-2023 Plan Estrategikoaren baitan, Etorkizuna Eraikiz ekimena onartu zuen Gipuzkoaren erronkei eta sortzen ari diren beharrei erantzuteko, bai eta lurraldearen etorkizunaren eraikuntza partekatuari ekiteko tresna gisa ere. Ekimenaren baitan, Gipuzkoako Aldundiak erabaki zuen, 2020ko urriaren 19ko Foru Dekretu bidez, Olaso Dorrea Fundazioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko bultzatzen duen TM eLab, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategia sustatzea.
2020. urtean Olaso Dorrea Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ikerketa jarduerak sustatu eta laguntzeko lankidetza akademikorako hitzarmena sinatu zuten, eta horren baitan Naziometroa edo Euskal Burujabetzaren Barometroa izeneko ikerketa saila antolatu zuten. Hitzarmenaren garapena Olaso Dorrea Fundazioaren TM eLab Euskal Herrigintza laborategia eta UPV/EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearen artean burutzen da.
Olaso Dorrea fundazioko TMeLab laborategia Arantzazulab-eko aholku batzordeko kide da, ALC, Eusko Ikaskuntza, MU, EHU eta Deustuko Unibertsitatearekin batera.
Olaso Dorrea Fundazioak lanpostu bat sortuz gero, Harrera elkarteari behar honen berri emateko hitzarmena.