Monzon-Ganuza Saria 2022

2022ko sarituak

Jose Luis Elkoro Unamuno

(Elgeta, 1935)

Mari Karmen Ayastuy Agirre

(Bergara, 1943)

Monzon-Ganuza sariaren bidez Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten herritarrak omendu nahi dira.

Ezagutu 2022ko sarituak

2022ko sariaren egilea

Laida Lertxundi

Laida Lertxundi artista eta irakaslea da. Bere praktika artistikoa New Yorken eta Los Angelesen gartu ondoren, Euskal Herrian bizi eta lan egiten du egun. Zorroztasun kontzeptuala plazer sentsualarekin konbinatuz, Lertxundiren lanak arte kontzeptualaren eta zinema estrukturalaren ideiak eta gorputzetik lan egiteko ikuspegi feminista erradikala batzen dituzten lekuen miaketa erakargarri eta autoflexiboak dira.

2022ko saria

– Landscape Plus

Bere lana “Landscape Plus” (“paisaia eta zerbait gehiago”) bezala aipatzen den prozesu baten bidez egiten da, behaketaren argazkia musikarekin, ekintzekin eta ausazko ekitaldiekin konbinatzen dituena. Lertxundik lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak ezartzen ditu, plazer eta esperientzia gune gisa.

2022ko sari-emate ekitaldia

Martxoaren 10ean, 18:30ean, Seminarixoan

Sarrerak hartzeko aukera zabaldu da www.seminarixoa.eus plataforman eta Seminarixoko txarteldegian.

Pertsona bakoitzak 4 gonbidapen hartu ahal izango ditu gehienez, amaitzen diren arte.

Txarteldegian emanaldiak dauden egunetan haiek hasi eta ordubete lehenago egun eta ordu hauetan:

  • Martxoaren 2an: 19:00etatik 20:00etara.
  • 4an: 18:30etik 19:30era.
  • 5ean: 19:00etatik 20:00etara.
  • 6an: 16:00etatik 17:00etara eta 18:30etik 19:30era.
  • 7an: 18:30etik 19:30era.
  • 9an: 19:00etatik 20:00etara.

Monzon/

Ganuza

Saria-2021

Libe Goñi Garate

Libe Goñi Garate Euskal Herriak eta euskarak XX. mendearen bigarren erdialdetik gaurdaino izan duen berpizkunde eta biziraute borrokaren adierazle bizia dugu.

Ezagutu saritua