“Museotik”, Euskadiko Museoen Atarian daude jada ikusgai Monzon-Olaso Etxe-Museoan gordetak dauden hainbat pieza esanguratsuak. Jarraitu orri honetan aurkituko dituzun jarraibideak eta erraz sartu ahal izango zara.

Behekaldean “MUSEOTIK” Euskadiko Museoen Atarian Monzon-Olaso Etxe-Museoaren bilduma aurkitu eta esploratzeko jarraibideak topatuko dituzu.
Beheraino joanda, jarraibide guztien ondoren, bertara zuzenean joateko botoia topatuko duzu.

“Bilaketa Aurreratua” jartzen duen botoian sakatu eta bilaketak egiteko formulario bat agertuko zaizu.
Ez egin bilaketa zuzenean eskerraldeko testu kutxatxoan, ez bait du ongi funtzionatzen. Luparen ondoan agertzen den botoian sakatu behar duzu (aipatutako “Bilaketa Aurreratua”n).

Behekaldean irekiko zaizun formularioan, lehenengo lerroan eskumaldean dagoen kutxatxoan (“Museo edo Bilduma”)n sakatu eta “Monzon-Olaso Etxe-Museoa”ren lehen letrak ipini eta agertuko zaizu.

Berton gure museoaren izena sakatu eta ondoren behekaldeko eskuman agertzen den “Bilatu” botoi berdezka sakatu.

Eta bazaude gure bildumaren barruan, nahi dituzun bilaketak eta piezak ikusteko moduan.