Artxibo bizia_

Bergara, 1976ko uztailaren 21a, foruen abolizioaren mendeurrena.

Bergarako udal frankista eraginkorra ez zela ikusita, hainbat kultur talde Alkartunai izenpean bildu ziren, herriko gizarte zerbitzuak hobetzeko lan egiteko, behartsuenetan zentratuz (gorrak, mutuak, alargunak, buruko gaixoak…). 1976ko urtarrilean, Arias Navarrok alkatearen izendapenari buruzko legedia aldatu zuen, eta, horri esker, 1976ko otsailaren 2an Elkoro Bergarako alkate izendatu zuten, udalaren gehiengoaren babesarekin.

Bien bitartean, inguruko herrietan ere antzeko mugimenduak izan ziren, eta mugimendu horietatik abiatuta, abertzaleen kezkak barnebiltzen zituen alkate talde bat biltzen hasi zen Euskal Herriaren nazio nortasunaren aldarrikapena bultzatzeko helburuarekin. Ekimen hau herriarengandik sortu zen, eta, beraz, gero eta herri babes handiagoa jaso zuen, erritmo bizkorrean, gizartean bizi zen aldaketa politikorako irrikaren ondorioz, panorama politikoan eragin nabarmena izan zuena.

Giro hori 1976ko uztailaren 21ean nabaritu zen. Egun horretan, foruen abolizioaren mendeurrena ospatzen den egunean, meza eta ezohiko osoko bilkura egin ziren Bergarako Udalean, eta 68 euskal udalerritako alkate eta zinegotziak bertaratu ziren. Foruen birgizarteratzea aldarrikatzeko osoko bilkuran onartutako manifestuaren irakurketari Euskal Herri osotik etorritako milaka lagunek jarraitu zioten. Ondoren, akordio hori beste udal batzuek sinatu eta Madrilera bidali zuten.

Eustakio Mendizabal “Txikia”

1973ko Apirilaren 19an, Algortan espainiar indar armatuek Eustakio Mendizabal “Txikia” erail zuten 50 urteurrena betetzen den honetan, Olaso Dorrea Fundazioak bere artxiboetan dituen doinu, argazki eta idazkiak jarri nahi izan ditu sarean.

1970ko martxoan Baionako katedralean euskal errefuxiatuak burutu zuten gose-greban ataratako argazkia. “Txikia” eskumakoa da.
TXIKIAren argazkia
Eustakio Mendizabal hil eta gutxira Telesforo Monzonek bere Gudarien Eginak olerki liburuko, “Sasetaren ekiñaldiak” olerkia egokitu zuen Txikia eta Saseta oroitzeko abestia osatuz. Ordurako mitoa bihurtua ziren Txikia eta Saseta etorkizuneko euskal kondairaren ezinbesteko erreferente bihurtuko zituen abesti honekin, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten. Telesforo pianoan zela, Mamarru, Iturbe eta Maite Ormaetxearen ahotsek abestu eta grabatu zuten lehen aldiz abestia, gero Pantxoa eta Peiok aski ezagun egin zutena. Gaur gurera Telesforo Monzon bera ekartzen dugu “Txikia” kantua abestera, artxibategian genuen grabaketa sarera bilduz.

_ Entzun abestia

Txikia’ren hiletan Aita Larzabalen eliz-hitzaldia
txikiaren hiletan
Eustakio Mendizabalen elizkizunak Itsasondoz gain Sokoan ospatu ziren, Eustakioren lagun mina zen aita Larzabalen eskutik. Bertan irakurritako sermoia ere igotzen dugu sarera, aita Larzabalek eskuz idatziko esku izkribuarekin.
“Nik ongi ezagutu dut Eustakio eta hartaz diotena da, zela bihotz oneko gizon bat, osoki bertzentzat bizi zena. Bihotz onekoa ba. Zonbat ez zituen maitatu bere etxekoak, haurrak, jende apalak!”
Esango du Eustakioz aita Larzabalek.
Deskargatu PDFa
Eta egundaino egunerokotasun handia duten hitzak jasoko ditu ere:
 
“Ez da bakerik askatasunik gabe. Ez da bakerik zuzentasunik, ez eta egia-rik gabe. Egia da indarraren oinarri segur bakarra. Badakigu gaurko egunean egia dutela beren gisarat lantzen, aldatzen eta berdin sortzen lantegi berezi batzuetan: Radiotelebista-etxe, berri-biltegi, kazeta moldateri eta holako lekutan.
 
Lehen gerlaren etsai ginen. Gaur ere, berdin. Guk nahi duguna da: Bakea. Ahatik, egiazko bakerik ez ditake, ez baditugu haren oinarritzat hartzen askatasuna, zuzentasuna, egia, anaitasuna.
 
Askatasuna diogularik, erran nahi dugu gizonen eta populuen askatasuna.
 
Segur naiz gure hil guzien izenean mintzatzea, ez bakarrik Eustakio eta berrikitan tiroz bota dituzten bere lagunen izenean – bainan ere Hogeita-Amaiseko gerlan eta geroztik Euskadirentzat odola ixuri duten guzien izenean- bai denen mintzoa dutala adierazten , dei eginez euskaldun guzieri “bat” egin dezagun. “Bat”, Euskal-Herria egun batez,  bateratzeko … “Bat”, Euskal-Herria zor zaion gora mailerat altxatzeko!
 
Gobernua uzta gainean dugu, sua etxeari lotua. Ihardok diezoguten gure eskuak elgartuz. Ixil ditela gure arteko aharra eta sumindurak. Gure arteko nahasketak  beti izan baldinbadira lotsagarri, gaur liezke gure Euskal-Herri maitearen hil eta ehortzigarri. Bai elgartu gaiten! Hori da gure hilen mezua!”
Telesforo Monzonek Txikiaren erailketaren 4. urteurrenean Itsasondon esandakoak ekarri ditugu sarera.  Bere hitzartzea ez dago osoa.
Txikiari Itxasondon Monzon idatzia
Baina…zergatik diot nik Ustakio zenaren? Ustakio denaren esan beharrean? Txikia bezalako gizonak ez dira hilkorrak eta. Herriak “mito” bilakatzen ditu. Eta belaunaldiz belaunaldi BIZI egiten dira.
Deskargatu PDFa
Hemen pasarterik esanguratsuena:
“Gure Ustakio zenaren guraso maiteok, gaur hemen hitzegiteko deitu nindutenean, berehala esan nen baietz. Zalantza txikienik gabe. Lorietan, gainera.
 Baina…zergatik diot nik Ustakio zenaren? Ustakio denaren esan beharrean? Txikia bezalako gizonak ez dira hilkorrak eta. Herriak “mito” bilakatzen ditu. Eta belaunaldiz belaunaldi BIZI egiten dira.
“Mito” bihurtuz gero, norbera ez da geroztik zeharo norbere. Holakotan norberaren egiazko jabe Herria egiten baita. Esan genezake , bera, bi aldiz dela jaioa mitoa. Eta noski Txikia. Lehen aldiz, amaren sabeletik. Eta herriaren irudimenetik, bigarrena.
Biak dira aragizkoak nere ustez: Amarengandik jaioa, egiazki bizi izan bait zen. Eta Herriak sortua, bene-benetan bizi baita.
Baina non da bizi ordea? Hedoietan? Izarretan? Bai zera? Mitoa bizi zaizue herriaren gogketa eta ezpainetan, Kondairaren altzoan, asabaengandiko hitzetan, herri-poesiaren egaletan, jakintsuen pentsamendutan, bertsolarien kantuetan, haurren hametsetan eta hola . Baina bizi? Bai horixe!Iksuten ez dugu eta biz bitarte berotzen gaituen Hego haizea bizi den bezala! Eta bietarik egiazkoena  nor dugu?Amarena hala Herriarena? Biena, esango nuke nik.Bien artean ekaria baitute “mitoa” mundura.
ETA ere, halexe duzue  gaur: Mito bat. Eustakio , beraz, zera da: Bizirik dabilen haragizko mito batengandik sortutako beste haragizko mito bat. Bizi bizia.
 Utzi beraz, Herriari , gure Ustakio zenaren, denaren, nortasuna osatzen. Txikia oraindik egiten ari baita. Oraindik ez baitago zeharko egina. Urteak egingo dute Txikia, pixkanaka, pixkanaka, Haritz lodiak egiten diren bezela.”

Notice: Undefined variable: single in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290

Notice: Undefined variable: page in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290