OLASO DORREA FUNDAZIOAREN ARTXIBOA

    

Olaso Dorrea Fundazioa ondare dokumental eta bibliografiko garrantzitsu baten jabea da. Horien artean nabarmentzekoa da Georges Lacomberen dokumentuen bilduma. Hori dela eta elkarlanean aritu izan gara Euskaltzaindiarekin hura digitalizatzeko eta modu irekian eskeintzeko.

Georges Lacombe ondarea

Olaso Dorrea Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean egin duten bide luzearen urrats berri bati esker lotura honen bitartez George Lacombe artxiboan bildutako dokumentu guztien kopia digitalerako sarbidea duzu.

Georges Lacombe (1879-1947) euskaltzain osoa izan zen eta bizitza osoan grina berezia izan zuen Euskal Herriko historia, kultura eta hizkuntzari buruzko liburuak eta dokumentuak biltzen, bilduma zinez garrantzitsua sortu arte. Hura hil zenean Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak erosi zuten eta gaur egungo jabea Olaso Dorrea Fundazioa da. Bilduma osoa bitan banatzen da, biblioteka eta artxiboa.

Olaso Dorrea Fundazioaren artxiboa  balio historiko handiko hainbat funtsek osatzen dute. Artxiboa gainera euskal herriko funts berrietara irekia dago eta gure herriaren historia osatu ahal izateko funtsak biltzeko bokazioa du artxiboak.

 

Egungo artxibategia:

 

Georges Lacombe Ondarea

• Artxiboa. Edukia: Europako euskalari nagusien artxiboak (Bonaparte, Uhlenbeck, Van Eys, Dodgson, Vinson…)

• Biblioteka. Edukia: XVI.-XVII.-XVIII. mendeetako euskal literaturako liburu garrantzitsuenak. Historia liburu esanguratsuak, gehienak Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik (Lancre, Oihenart, Xaho, Diharce de Bidassouet, Cenac Moncaut, etab.)

Lotura honetan sar zaitezke elkarlanean Euskaltzaindiarekin eraiki dugun artxibo digitalera.

Olasoko Ondarea

• Olasoko Artxiboa, bi zatitan banatuta:
Artxibo historikoa I. XV.-XX. mendeak.
Artxibo historikoa II. XX. mendeko Artxiboa.

• Olaso Jauregiko Funtsa

• Telesforo Monzon-Josefa Ganuza Funtsa

• Isidro Monzon Funtsa

• Argazki Funtsa

• Olasoko Biblioteka

 

Eskuratutako Ondare dokumentalak

• Anai Artea Funtsa

• Aita Larzabal Funtsa (P. Xarritonek ekarria)

Agiritegiaren kontsulta:

 

Ikertzailea bazara eta Olaso Dorreko Funtseko agirien inguruko informaziorik behar baduzu, bete itzazu honako bi galdetegi hauek eta bidali honako helbidera:
Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

 

  • DOKUMENTAZIO ESKAERA
  • OLASO DORREA FUNDAZIOAREN MATERIALA KOPIATZEKO ESKAERA

 

Agiriak eman nahi ditut:

 

Olaso Dorrea Fundazioari agiriak eta funtsak eskaini nahi badizkiozu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo posta elektronikora edo helbidera idatziz edo ondorengo telefonora dei eginez.

Ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.







    Notice: Undefined variable: single in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290

    Notice: Undefined variable: page in /home/olasodorrea/www/wp-content/plugins/video-popup/admin/on-pageload.php on line 290